El PP ha convertido el asunto Rivera en un fracaso propio cuando realmente es un éxito para el País

sábado, 1 de mayo de 2021

Herria, batua, inoiz ez garaitua.
El pueblo unido jamás será vencido.
Txile, 1973. Euskadi 2021. Todos/as y siempre

 



El pueblo unido jamás será vencido. Txile, 1973.
Herria, batua, inoiz ez garaitua. Euskal Herria, 2021. Borrokarako kantu hau, sortu zenetik milioika bihotz iraultzaile hunkitu dituena, eta mundu osoko protesta ekintzetako oihu ere bilakatu dena, euskarazko bertsiorik gabe zegoen orain arte. Horretaz oharturik, Sergio Ortega musikariak eta Quilapayún bandak duela ia mende erdi eginiko eta zabalduriko kanta euskaratzen ausartu da LAB sindikatua; eta Andreina Jolin Iruñeko musika taldeari eskatu dio emakume doinua paratzeko.

Txileko kantak aipatzen duen “herria” ez da, noski, Euskal Herria; 1973. urtea 2021 ez den bezalaxe. Hartara, kantuak Txileko lurrak aipatzen dituen tokian euskal lurraldeei egin zaie erreferentzia. Eta batean zein bertzean, herriaren batasun gogoa aldarrikatzen du kantak, ikuspegi itxaropentsu, garaipenezko eta, agian, xaloegi batekin. Baina ez da ahazten ahal borrokarako kantu bat dela, iraultzaileak martxan jarri nahi dituena; langileak adorez, maitasunez eta elkartasunez bete nahi dituena. Eta, begirada horrekin, LABek pentsatu du kantu honen euskarazko bertsioak bazuela tokia langile klasearen batasunaren aldeko eta Euskal Herriaren batasunaren aldeko borroken kantutegian, edonork edonon edonoiz erabil dezan. Ikusteko dago kantak bere bidea eginen ote duen, ea benetan loratuko den. Baina, bederen, dagoeneko hemen dugu, borrokan bidaide.

Euskal Herria, 2021eko maiatzaren 1a Zutik, kanta, garaitzera goaz. Hemen dira batasun banderak. Ta zu, zatoz, gurekin batera, ikusiko kantua ta indarrak loratzen. Gorri da ekiaren goiza, igarri du datorren bizitza. Zutik, altxa, herria aurrera. Hobea da iritsiko dena, gure poza konkistatua da ta mila ahots oldartuko dira, ozen erran dute askatasun kanta, laster dator gure garaipena. Ta oraintxe herriak, borrokan altxatuak, garrasi egin du: “Aurrera, eta batu!”. Herria, batua, inoiz ez garaitua. [BIS] Herria ari da batasuna sortzen nafar baratzetik ipar trenbidera, sortaldeko borda argitsutik sartaldeko fabrika ilunera, lanean gabiltza, herria badabil, pausoz pauso geroa du ekarri. Zutik, altxa, herria aurrera. Borroka da guztion egia. Harrizkoa, langile multzoa, justizia da bere animoa. Adore, maitasun ta elkartasunez hemen zaude, borrokan bidaide. Ta oraintxe herriak, borrokan altxatuak, garrasi egin du: “Aurrera, eta batu!”. Herria, batua, inoiz ez garaitua. [BIS]